XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) ez zutela, gainera, formula bakar eta jakin bat baizik ametituko, eta, noski, egoismo itsu eta basati hark bultzaturik, irtenbiderik gabeko puntu batera iritsi ziren gauzak, amildegi beltz, ilun eta ilaun hartara.

Esan bezala, ordu asko eman nuen pentsamentu eta gogaeta sakonetan, kontseiluak eskatu hutsal eta fundamenturik gabeak suertatuko zitzaizkidanak guztiak, dibortzio kasuak aztertu eta liburu filosofiko-teologikoak irakurriz, eta, azkenik hiruretan kaltetuena semea zela jakin arren, ene irudiz bidezkoena zen ondorio eta erabaki hartara heldu nintzen zoritxarrez.

Bihozgabea zela?

Razionalegia?

Akaso.

Erabaki irmo eta mingarri hark, ordea, beste arazo azken eta funtsezko bat planteiatzen zidan, estetikarekin edo artearekin zerikusi handia zuena, zerra mekanikoa han ikusi arte hartaz jabetuko ez banintzen ere.

Funtzionari hotz bezain fidelak mahairatuko zuen auzia dramatismorik gabe:

- Berorrek esango du, jauna.